Edukira joan
Etxe-Zuri Taberna

Taberna · Azpeitia · 1946tik

Etxe-Zuri Taberna

Pintxoak, bokatak eta giro ona — Perez Arregi plazaren kantoian.

Ordutegia
Egunero zabalik, goizeko 8:00etatik.
Helbidea
Perez Arregi plaza 7 · Azpeitia
Sarrera nagusia kanpotik: zurezko atea zabalik, upela ondoan

01Jatorria

1946tik, betiko erara.

Etxe-Zuri Azpeitiko ostalaritzaren historiaren parte da duela hamarkada askotatik. Jatorria, gutxienez, 1946. urtean kokatzen da; urte hartan jada jasota dago herritarrek eta mendizaleek ohiko topagune gisa erabiltzen zutela bertan elkartzeko.

Urte batzuk geroago, 1997ko urrian, establezimenduaren ardura hartu eta berriro ireki zituen ateak, tradizio luzeko toki baten espiritua berreskuratuz.

Ordutik, arduradun berak eta bere lan taldeak Etxe-Zuriren esentzia bizirik mantendu dute, gertutasunean, giro onean eta ostalaritzarekiko maitasunean oinarritutako etapa berri bat eraikiz.

Ia hiru hamarkada geroago, Etxe-Zurik bere ibilbidearekin jarraitzen du, Azpeitiko eguneroko bizitzaren eta historiaren parte izaten.

Etxeko jatekoa eta etxeko giroa, dena momentuan prestatua. Gainera, Getariako Dona Doni izozki naturalak — bertan jateko edo eramateko.

Tabernaren parean terraza handia daukagu, urte osoan zerbitzuarekin.

Leiho arkudunaren kristalean margotutako 'Etxe-Zuri Taberna' errotulua, kanpotik ikusita
'Etxe Zuri' izena eta lauburua tailatuta dituen bankua
Kanpoaldeko harrizko arkuak eta leiho zabalak, kaletik ikusita
  • Etxe-Zuriko barra zabala, garagardo tiradorea eta arbel-karta

    Egunero barran

    Pintxoak

    Eguneko pintxoak barran. Etorri ikustera.

  • Etxeko kroketak, kanpotik ondo frijituta, plater zuri batean

    Partekatzeko

    Razioak

    Urdaiazpiko iberikoa, tigreak, kroketak, patatak brabak… mahaian partekatzeko.

  • 'Etxe Zuri' eta lauburua tailatuta dituzten zurezko mahaia eta bankuak, adreiluzko hormaren aurrean

    Handia edo txikia

    Bokatak

    Solomoa, jakoboa, oilaskoa, etxeko tortilla… handia edo txikia, gosearen arabera.

  • Hanburgesa osoa patata frijituekin, plater zuri batean

    Momentuan eginak

    Sandwichak eta hanburgesak

    Sandwichak, beti patata frijituekin. Hanburgesetan, haragia aukeran: normala edo txuleta.

  • Plater konbinatua osorik: oilasko paparra plantxan, kroketak, entsalada, piper gorria eta patata frijituak

    Etxeko sukaldea

    Plater konbinatuak

    Kostilla, ukondoa, eskalopea… beti kroketa, piper gorri eta patatekin. Entsalada edo arrautza, aukeran.

02Karta

Gaur, zer jango duzu?

Aukera zabala: pintxoak, razioak, bokatak, entsaladak, sandwichak, hanburgesak, plater konbinatuak eta postreak.

Eramateko zerbitzuaz gain, bestelako enkarguak ere egiten ditugu: luntxak edo hamaiketakoak.

Karta osoa ikusiPrezioak barran

03Kontaktua

Hemen gaituzu.

Helbidea

Perez Arregi plaza 7

20730 Azpeitia · Gipuzkoa

Perez Arregi plazan gaude, Soreasu antzokiaren ondoan.

Ordutegia

Egunero zabalik, goizeko 8:00etatik.

Terraza

Terraza handia daukagu tabernaren parean, eta urte osoan ematen dugu bertan zerbitzua.

Mapa Google-rena da, eta orria irekitzean kargatzen da: Google-k zure datuak jaso ditzake.

Kanpoaldeko harrizko arkuak, zurezko poyeteak eta faroltxoak, eguzkitan